Nafarroako Foru Komunitateko pilota txapelketaren finalean izanen da Alize Sagardui goizuetarra

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 18:30

Uxue Gomez eta Alize Sagardui goizuetarra, Laboral kutxa masterra irabazi zutenean martxoan. Igande goizean bertze horrenbertze egiten saiatuko dira Labriten.

Igandean 10:45ean Iruñeko Labriten hasiko den jaialdian, lau final jokatuko dira eta gazte mailakoan ariko da Umore Onako pilotaria

Nafarroako Foru Komunitateko Torneoaren laugarren edizioko lau finalak ekainaren 9an, igandean 10:45etik aitzinera jokatuko dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan. Gazte mailako pilota mistoko finalean, Alize Sagardui goizuetarra eta Uxue Gomez, Onintza Galdos eta Naia Zelaiaren kontra ariko dira

Jaialdi bikain baten plater nagusia Garai-Erasun eta Arraiza-Gaminde aurrez aurre jarriko dituen pilota mistoko eliteen finala izanen da. Viana, Mendavia, Orkoien, Bakaiku, Antsoain, Altsasu eta Burlatako frontoiak bisitatu dituen txapelketako bi bikoterik indartsuenak izanen dira aurrez aurre. 

Aitzinetik, lehen partida, seniorrak pilota goxoarekin ariko dira: Ariztimuño eta Saenz, Zumeta eta Martinezen kontra.

Aipatu bezala, gazte mailako pilota mistoko finalean, Onintza Galdos eta Naia Zelaia, Alize Sagardui goizuetarraren eta Uxue Gomezen kontra ariko dira.

Pilota mistoko promesak kategoriako finalean, June Urrutikoetxea eta Amaia Zarrabeitia, Lide Muruaren eta Amaia Arrastiaren kontra ariko dira eta jaialdia ukatzeko elite mailako finala: Garai eta Erasun, Arraizaren eta Gaminderen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun