Maria Feo leitzarra Nafarroako zailtasun eskaladako txapelduna izan da

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 6a, 16:30

Maiatzaren 25ean Berriobeitiko rokodromoan jokatu zuten Nafarroako zailtasun eskaladako finala. Maria Feo leitzarrak erakustaldi ederra eskainita, txapel beltza eskuratu zuen.

Maila absolutuan emakumezko parte hartzaile bakarra izan zen leitzarra. Ez dio horrek meritua kentzen lortutako garaipenari, bideko oztopo guztiak gaindituta, horman gora maisutasunez igotzea lortu baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun