Suhiltzaile lanetan ibili dira Aresoko Nazabal eskolako ikasleak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 6a, 13:30

Leitzako suhiltzaile boluntarioen bisita izan dute gaur goizean Aresoko Nazabal eskolan. Larrialdi dei bat jasotzen dutenean bezalaxe, sirenak eta argiak piztuta, sarrera ikusgarria egin dute herrian. Suhiltzaile boluntarioek egiten duten lana zein den ezagutu eta gustura ibili dira ikasleak kamioi barrura igota eta mangera, tirolina, sokekin... jolasean. Argazkiak: Lore Berasaluze

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun