71 urteko gizasemea hil da asteazken arratsaldean Leitzan, Arkiskil auzoko bide batean gidatzen zuen traktorea irauli eta azpian harrapatuta. Nafarroako emergentzien kudeaketa zentroan asteazkenean 19:20an hartu zuten deia eta istripuaren lekura anbulantzia, Leitzako mediku taldea, Leitzako suhiltzaile boluntarioak, helikoptero medikalizatua eta Foruzaingoa hurbildu ziren, eta bizkortze maniobrak egin arren, ezin izan zuten gizonaren bizia salbatu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.