Eguraldi iragarpenei begira ari dira antolatzaileak eta dastaketa plazan egitea lehenesten badute ere, giroa oso txarra bada, udaletxeko karrapean edo eskoletako estalpean egitea ere ez dute baztertu. Urtero bezala, edalontziak sarreran jarriko dituzte salgai. Urtero herriko artista batek egin ohi du sagardo basoak apaintzeko marrazkia eta aurtengoa Mikel Alkozek egina da. Edalontziekin batera, hamar trago egiteko txartelak salduko dituzte eta herriko ostalariek prestatutako pintxoak erosteko aukera ere izanen da.