EH Bilduk hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia eginen du Leitzan ostiralean

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 5a

Mikel Zabaleta EH Bilduko kide eta parlamentariak solasaldia eskainiko du.

Ekainaren 7an, ostiralean, hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia eginen du EHBilduk Leitzan.  Euskal Herria plazan jarri dute hitzordua, 20:00etan, eta Mikel Zabaleta Aramendia EHBilduko kide eta parlamentariak hartuko du hitza. 

Ekainaren 9ko hauteskundeetan Orain Errepublikak koalizioaren alde egiteko eskaera egin du EHBilduk: «bakearen alde, faxismoaren aurka eta estaturik gabeko nazioen alde jardungo duen ahotsaren aldeko botoa delako».  Azken sei urtetan EH Bilduk goranzko joera izan duela nabarmendu dute: «esponentzialki hazi da hauteskunde-hitzordu guztietan. Gaur egun, ezker independentista eta subiranistak 400.000 boto baino gehiago bildu ditu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun