Iñarra eta Mujika nagusi izan dira Euskal Herria Mendi Erronkan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 09:30

Euskal Herria Mendi Erronkako 2024ko podiuma. Argazkia: Gereño

Mayi Mujika eta Ander Iñarra gipuzkoarrak nagusi izan ziren larunbatean Leitzan jokatu zen Euskal Herria Mendi Erronkan. Erakustaldi ederra eskaini zuten, lasterketako errekorrak hobetuz. Erreleboka, Leire Orbegozo eta Oier Elorza azpeitiarrak izan ziren bizkorrenak. Eskualdeko lasterkaririk azkarrenak, berriz, Aritza Craamer Lizarraga leitzarra eta Erika Alvarez Astibia aresoarra izan ziren.

520 lasterkarik parte hartu zuten Euskal Herria Mendi Erronkaren hamargarren edizioan. Erronkari bakarka aurre egin zioten 402 lasterkarietatik 347k lortu zuten helmugara iristea. Erreleboka 57 bikotek parte hartu zuten proban eta ia denek, 54 bikotek, lortu zuten erronka osatzea.

Erlojuak goizeko zortziak seinalatu eta lasterketari hasiera eman aurretik, omenaldietarako tartea hartu zuten. Irene Sarrionandia Unzueta lasterkaria omendu zuten mendi lasterketetan egindako ibilbidea goraipatuz. Egindako ibilbideaa eta oraindik ere egiteko duena, korrikarako zapatilak jantzita, erreleboka parte hartu baitzuen aurten ere erronkan. 

Aurreikuspenak betez

Bozgorailuetako musikarekin batera, ahoz aho entzuten ziren faboritoen izenak eta aurreikuspenak bete ziren: Ander Iñarra eta Mayi Mujika izan ziren bizkorrenak 67 kilometroko ibilbidean.  

Iñarrak hobetu egin zuen pasa den urtean berak jarritako marka. Iaz baino bi minutu eta 22 segundo gutxiago behar izan zituen helmugara iristeko (6.32.15). Bigarren postua, Iraitz Legorburu getariarrarentzat izan zen (6.35.50) eta hirugarren, Pello Berrizbeitia eibartarra (6.41.55). Laugarren postuan iritsi zen, eskualdeko lasterkaririk bizkorrena izan zena, Aritza Craamer Lizarraga (6.58.47) leitzarra.

Emakumezkoetan lehia estua izan zen Mayi Mujika eta Oihana Azkorbebeitiaren artean. Lekunberrira arteko tartean bazirudien iazko garaipena errepikatu behar zuela Azkorbebeitiak, baina egoerari buelta eman eta Mayi Mujikak eskuratu zuen azkenean txapel beltza. Aspalditik begiz jota zuen lasterketa Mujikak, baina lehenbiziko parte hartzea zuen Euskal Herria Mendi Erronkan. Ez zen nolanahiko estreinaldia izan, berak ere helmugan jarritako joarea dantzarazi zuen emakumezkoen marka hobetuta (7.40.08).  

Bikoteka, Leire Orbegozo eta Oier Elorza azpeitiarrak izan ziren bizkorrenak. Bigarren postuan Miren Bastida eta Beñat Ibañez iritsi ziren helmugara eta haien segidan, Olatz Azazeta eta Ander Iraizoz.

ESKUALDEKO LASTERKARIAK

Leitzaldea, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako lasterkariek parte hartu zuten proban. Segidan dituzue egindako denborak:

67 KM LASTERKETA
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
4 Aritza CRAAMER LIZARRAGA 6.58.47 LEITZA
21 Daniel PARRAGA ZUBILLAGA 7.40.21 LEITZA
28 Fernando ETXEGARAI LOPEZ 7.51.26 LESAKA
30 Mikel ALTADILL OLABERRIA 7.52.25 LEITZA
52 Julen LIZARRAGA LAZKANO 8.24.12 LEITZA
56 Igon BEREAU URROZ 8.27.31 LEITZA
65 Iker ZUBILLAGA USABIAGA 8.32.39 LEITZA
66 Josu PERURENA ZABALETA 8.33.42 LEITZA
72 Dani IPARRAGIRRE ITURRIA

8.38.48

ARANTZA
84 Eneko ZABALETA RENTERIA 8.44.13 LEITZA
91 Iban BENGOETXEA COUSILLAS 8.53.54 LEITZA
95 Omar UGARTEMENDIA SAGASTIBELTZA 8.55.47 LEITZA
114 Erika ALVAREZ ALDUNTZIN 9.10.52 ARESO
132 Martin ETXABE AIZPURUA 9.23.21 ERRATZU
135 Adur BERNAOLA RESPALDIZA 9.25.31 LEITZA
150 Eneko GOROSTIAGA GOÑI 9.31.38 EZKURRA
156 Aitor MITXELENA MARITXALAR 9.35.34 LESAKA
221 Mikel ALMANDOZ IRIGOIEN 10.24.27 LEKAROZ
224 Joanes LASARTE ARRUZA 10.27.11 LEITZA
236 Mikel MARTINEZ BARRANCO DUCE 10.34.49 LEITZA
276 Mikel AZPIROZ HERNANDORENA 11.17.47 LEITZA
277 Aimar LEACHE PORTILLO 11.19.04 DONAMARIA
284 Iban PELLEJERO ZABALETA 11.23.04 ARESO
287 Mikel SAENZ LAZKANO 11.29.06 LEITZA
289 Ander ALDUNTZIN IBAÑEZ 11.29.18 LEITZA
291 Xabier JAUNARENA ETXEKOLONEA 11.36.52 LEITZA
312 Migel OLANO ZABALETA 11.56.40 LEITZA
314 Amaia JIMENEZ KANFLANKA 11.57.28 LEITZA
ERRELEBOKA
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
12 Yashira NAVAS eta Mattin INTXAURRONDO 8.07.06 ARESO
17 Nagore MAZIZIOR eta Jon Ander ZABALETA 8.29.08 LEITZA
20 Garbiñe HERNANDORENA eta Gorka BERMEJO 8.39.41 LEITZA
25 Itxaro ZABALETA eta Uxue ZABALETA 8.46.38 LEITZA
34 Rafa ALZATE eta Susana ZARRALUQUI 9.42.23 ERRATZU
48 Joanes ILLARREGI eta Nahia BARRIOLA 11.13.46 LEITZA
50 Aitor HUIZI eta Nagore ESNAOLA 11.32.04 LEITZA
51 Markel BARRIOLA eta Lide HERNANDORENA 11.41.33 LEITZA
52 Oinatz BENGOETXEA eta Alazne ARIZTIMUÑO 11.43.31 LEITZA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun