Umeentzako talo tailerra antolatu dute ekainaren 8an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 17:00

Ekainaren 6a baino lehen eman beharko dute izena tailerrean parte hartu nahi dutenek.

Mendialdeko Azoka Ibiltaria eta Talo Eguna ospatuko dituzte ekainaren 8an Goizuetan. Egitarauaren barruan, umeek taloak egiten ikasteko aukera izanen dute. Umore Ona Elkartean eginen dute tailerra 16:00etan. 

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Zubidendan ekainaren 6a baino lehen. Lanak bukatu ondoren, egindako taloekin berendua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun