Leitzako Amazabal Institutuko ikasleak saritu dituzte Elhuyar Zientzia Azokan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 14:30

Amazabalgo ikasleek, Jon Abril Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuten saria.

Pasa den astean Bilbon egin zuten Elhuyar Zientzia Azoka eta Leitzako Amazabal Institutuko batxilergoko ikasleek bigarren saria jaso zuten, Zigarrokin eta botiken eragina hazien erneketan proiektuarekin. Portugalgo Mostra Nacional de Ciencia Portuguesa azokan parte hartzeko aukera lortu dute.

Isabela, Maddi, Nahiane eta Izadik aurkeztutako proiektua izan da saritua.  Zigarro eta ibuprofeno soberakinek dilista, hirusta eta belar hazien erneketan zer nolako eragina duten ikertu dute.

Maiatzaren 22tik 25era egin zuten Elhuyar Zientzia Azokan, 200 proiektu egon ziren ikusgai eta 70 ikastetxetako 800 gaztek hartu zuten parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izan ziren. Azokaren helburua gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun