ETB1eko 'Zubiak' programako grabaketak egin dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 28a, 12:30

Maiatzaren 24an Goizuetako Zubi Haundian kotxerik ez, baina mugimendurik ez zen falta izan. ETB1eko Zubiak telebista-saiorako grabazioak egin zituzten eta Esne Beltzako kideak eta Zahagi dantzako dantzariak elkartu zituzten. Felix Loiarte goizuetarrak argazkietan bildu zuen momentua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun