Jende ugari ibili da Leitzako artisau azokan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 15:00

Euskal Herri osoko artisauen eta ekoizleen produktuak ikusi eta erosteko aukera izan zuten igandean Leitzako plazara hurbildu zirenek. Laino ilunak zeruan, batzuetan aterkipean ibili behar izan zuten arren, ez ziren etxean gelditu erosleak. Eguerdi partean hasi zen jendea biltzen plazan eta karrapean jarritako 40 postuetan eta ohikoa denez, 13:00 aldera bildu zen jende kopuru handiena. Artisauen artean, zazpi leitzarrek eta bost baztandarrek jarri zuten postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun