Leitzako ur depositua hornitzeko hoditeria eta ur-hartuneak hobetzeko lanak hasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 14:30

Gazpilloko presatik herriko depositura ura ekarteko hoditeria berrituko dute.

Leitzak Udalak, Nafarroako Gobernuaren % 80ko dirulaguntzarekin, lizitazio bidez obrak 745.000 euro inguruan esleitu dizkio IDOI enpresari, eta hasi dira dagoeneko sistema berritzeko lanak, Gazpillozar inguruan. Zenbait hilabetetako lana izanen da. Ura hobeki hartzeko, depositura eramateko eta kudeatzeko lanak izanen dira. Ur-ihesak saihestu eta gerta litezkeen lehorte garaietan ur-hornikuntza hobeki bermatzea ere bada lan hauen helburua.

«Herriaren eta herritarron eguneroko bizitzan ura ezinbesteko eta oinarrizko osagaia» dela jakinik uraren kudeaketa egokia egitea, «oso garrantzitsua» dela uste du Leitzako Udalak. Horregatik, hasi ditu herria hornitzen duen depositura ura eramateko hoditeria eta ura hartzeko guneak berritzeko lanak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun