'Zopa' hitanoari buruzko antzerkia ikusteko aukera izanen dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 15:00

Xirikara antzerki taldeko kideak igoko dira oholtzara.

Maiatzaren 26an, 19:00etan, Zopa antzezlana eskainiko dute Goizuetako udaletxeko ganbaran. Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Oholtza gainean, Aiora Juantorena, Arantxi Barandiaran, Koldo Alustiza, Olatz Etxeberria, Ekiñe Izagirre, Maider Hernandez eta Luli Telleria aktoreak ariko dira. Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun