40 artisauk parte hartuko dute igandean Leitzan eginen duten azokan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 20:00

Karrapean jarriko dituzte postu gehienak, eguraldiak azoka baldintzatu ez dezan.

Leitzako Kultur Aroko hitzordu garrantzitsua izaten da eskulangintza azoka. 45. edizioa beteko du maiatzaren 26an, igandean, eta Euskal Herri osotik etorritako 40 artisauren lanak erosteko aukera izanen da berta. Herritarrek ere izanen dute tokia azokan;  XX leitzarrek  jarriko dute postua. Azoka 12:00etan hasiko da eta 14:00etan bukatu eta lehengai ugarirekin osatutako lanak egonen dira aukeran: zilarra, larrua, egurra, oihalak... eta taloak ere salduko dituzte. Azoka plazan egitekoa dute eta eguraldiak gehiegi baldintzatu ez dezan, karrapean jarriko dituzte postu gehienak eta kanpoaldekoek euritik babesteko estalkiak izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun