Goizuetako Azoka Ibiltarian postua jartzeko aukera eman diete herritarrei

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 13:30

Postua jarri nahi duten herritarrek, ostirala baino lehen egin beharko dute eskaera udaletxean.

Ekainaren 8an Mendialdeko Azoka Ibiltariak geldialdia eginen du Goizuetan. Ekoizle, artisau... ugarik jarriko duten bertan postua eta herritarrei ere eman nahi diete aukera. Interesa dutenek maiatzaren 24a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun