Eneko Bernaldo de Quirósen eskutik, herrian itzuli bat egin eta euskalnapar izen eta abizenen historia ezagutzeko aukera izanen da ekainaren 1ean. Goizuetako plazatik abiatuko dira 09:00etan eta Iberora bisita eginen dute. Iberoko burdinolaren historia ezagutu, bidenabar, dorrea barrenetik ikusteko aukera izanen dute. Segidan, 10:30 aldera, mendi buelta eginen dute Alkainzuriainen eta bertako baserrien historia ezagutu eta abizenen sorrerari buruzko azalpenak emanen ditu Enekok. 12:30 aldera, Goizuetako iraganeko familia boteretsuei buruz hitz egin eta etxeen izenei erreparatuz, etxe esanguratsuenei bisita eginen diete. Irteeran parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute 682 03 17 74ra idatzita edo info@apellidosvasconavarros.es helbidera idatzita. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 26a izanen da. Helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 14 euro. Irteera honetan lortuko dituen irabaziak Goizuetako Goikoetxean euskalnapar izen eta abizenen historiaren museoa sortzeko erabiliko ditu Eneko Bernaldo de Quirósek.