Auzo konposta gune batzuk behar bezala funtzionatzen ez zutela ikusita, edukiontzi marroiak jartzea erabaki zuen Mendialdea Mankomunitateak. Hiru gunetan jarri dituzte edukiontziak: Patxikune atarian, plaza zaharrean eta Ollene parean. Hasiera batean, erabilera librea izanen dute edukiontziek, baina gero erabilera kontrolatzeko sistema elektroniko bat jartzeko asmoa dute hondakin tasak ordaintzeko garaian erabiltzaileak sarituz.