Hodei Lujanbio goizuetarra eta Ane Eltzaurdia beratarra garaile Goizutrail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 21a, 12:30

Etxean ari zen lasterka eta denboraldi osoan erakutsi duen sasoiari eutsiz, ez zen ezustekorik izan txapel beltza banatzeko orduan. Hodei Lujanbio goizuetarrak iazko garaipena errepikatu zuen ibilbide luzean eta Ane Eltzaurdia beratarra nagusitu zen emakumezkoetan. Ibilbide motzean Ander De Miguel iruindarra eta Guratz Azpiroz uitziarra izan ziren azkarrenak. Argazkiak: Felix Loiarte

Maiatzaren 18an jokatu zuten Goizutrail lasterketaren bederatzigarren edizioa. Ibilbidean egindako aldaketekin azala zertxobait aldatu badute ere, mamia mantendu da eta giro bikaina sortu da, beste behin ere, lasterkarien eta ikusleen artean. 

Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen 25 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena (2.06.54) eta bigarrenez lortu zuen ga­raipena etxean. Bi minutuko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Aimar Otxoteko lesakarrari eta Andres Roncal atarrabiarra osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Ane Eltzaurdia beratarra (2.41.06) izan zen garaile eta lehia estua izan zuen, 17 segundoko aldea atera zion, bigarren postuan iritsi zen Maria Ordoñez iruindarrari. 

Ibilbidea motzean, Ander De Miguel iruindarra nagusitu zen gizonezkoetan eta ia bi minutuko aldea atera zion Etxalarko Xabier Telletxeari. Aritz Mujika andoaindarrak osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan, Guratz Azpiroz uitziarra (1.05.03) izan zen bizkorrena eta 23 segundugatik hartu zion aurrea Ane Petrirena sunbillarrari. June Lopez donostiarra izan zen hirugarren.

Ibilbide laburra bikoteka osatzeko aukera ere eman zuten eta Patri Amundarain eta Gorka Larrañaga gipuzkoarrak izan ziren irabazleak (1.11.54). Errenteriako Ion Balda eta Lorea Etxeberria izan ziren bigarrenak eta Doneztebeko Andoni Irazoki eta Berako Alaitz Aranibar hirugarrenak.

Larunbateko lasterketa auzolanaren erakusle izan zen beste urte batez eta aipatzen berezia merezi dute larrialdi taldeko kideek egin zuten lanagatik. 

 

ESKUALDEKO LASTERKARIEN DENBORAK
LASTERKETA LUZEA (25 KM)
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
1 Hodei Lujanbio Apezetxea 2.06.54 Goizueta
2 Aimar Otxoteko Larrarte 2.08.52 Lesaka
5 Mattin Gonzalez Vahl 2.17.35 Lesaka
7 Aitor Aizkorbe Jimenez 2.23.16 Goizueta
12 Jon Ander Zabaleta Telleria 2.29.10 Leitza
13 Gorka Bermejo Hualde 2.29.11 Leitza
16 Omar Ugartemendia Sagastibeltza 2.35.51 Leitza
17 Arkaitz Nieve Iturralde 2.35.52 Leitza
22 Iñaki Zabaleta Zabaleta 2.38.52 Leitza
26 Ane Eltzaurdia Mentaberri 2.41.06 Bera
30 Asier Irazoki Zubieta 2.44.23 Bera
32 Xabi Garmendia Irizar 2.45.10 Bera
33 Igor Goienetxe Urrutia 2.45.38 Amaiur
  Xabat Illarregi Marzol 2.45.40 Leitza
37 Joel Oronoz Inda 2.47.39 Lesaka
39 Erika Alvarez Alduntzin 2.49.23 Areso
45 Adur Bernaola Respaldiza 2.52.55 Leitza
47 Joanes Lasarte Arruza 2.54.13 Leitza
54 Antton Jauregi Rekalde 3.04.14 Amaiur
63 Axier Huizi Loiarte 3.10.04 Goizueta
69 Alex Salaberria Apezetxea 3.19.19 Goizueta
70 Imanol Lukanbio Larretxea 3.20.30 Arantza
79 Uxue Mutuberria Alkorta 3.59.02 Goizueta
80 Olatz Apezetxea Etxeberria 4.06.05 Goizueta
LASTERKETA LABURRA (10 KM)
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
2 Xabier Telletxea Iratzoki 54.03 Etxalar
3 Oier Mikelarena Ariztegi 57.03 Ituren
5 Manex Apezetxea Alsua 58.31 Goizueta
6 Ekaitz Bertiz Apezetxea 59.55 Sunbilla
7 Jon Iparragirre Iriarte 1.00.19 Bera
11 Julen Larretxea Elizondo 1.00.53 Doneztebe
14 Mikel Altzuri Makuso 1.02.25 Ituren
18 Iker Iturria Pombar 1.03.59 Lesaka
20 Markel Etxarte Leitza 1.04.46 Etxalar
21 Aimar Leatxe Portillo 1.04.56 Donamaria
23 Ane Petrirena Insausti 1.05.26 Sunbilla
34 Iñaki Etxeberria Aranaz 1.08.05 Goizueta
43 Mikel Huizi Loiarte 1.09.08 Goizueta
54 Markel Barriola Hernandorena 1.11.35 Leitza
64 Maria Iantzi Irigoien 1.13.08 Igantzi
67 Joanes Illarregi Marzol 1.13.34 Leitza
71 Andres Felipe Escobar Ramirez 1.16.00 Leitza
79 Eñaut Apezetxea Bakero 1.17.08 Goizueta
85 Aitor Legarreta Etxegia 1.17.50 Goizueta
86 Xabat Etxegia Apezetxea 1.18.11 Goizueta
91 Jabier Apeztegia Iturria 1.18.18 Doneztebe
101 Egoitz Elizegi Loiarte 1.21.03 Goizueta
106 Ana Albistur Beunza 1.23.01 Labaien
125 Iban Eskudero Bergara 1.31.03 Goizueta
126 Nahia Barriola Hernandorena 1.31.46 Leitza
127 Ane Vazquez Uranga 1.31.47 Leitza
BIKOTEKA
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
3 Andoni Irazoki eta Alaitz Aranibar 1.15.09 Doneztebe/Bera
9 Yaritza Apezetxea eta Unai Azurmendi 1.33.00 Goizueta/Donostia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun