Goiuri Zabaleta leitzarrak Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalerdietarako txartela segurtatu du

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 16:30

Galeano, Goiuri Zabaleta leitzarra, Etxegarai eta Aldai, ostiralean Bakaikun. Gorriak nagusitu ziren eta finalerdietarako txartela segurtatu zuten.

Galeanorekin batera 22-15 irabazi zien ostiralean Bakaikun Etxegarairi eta Aldairi

Nafarroako Foru Komunitateko laugarren pilota torneoko hiru jardunaldi jokatu dituzte asteburuan, ostiralean Bakaikun, larunbatean Antsoainen eta igandean Larraintzarren. Eskualdeko pilotariei dagokienez, Goiuri Zabaleta leitzarra bakarrik aritu da. Ostiralean Bakaikun jokatutako elite mailako partidan, Galeanorekin batera, 22-15 irabazi zuen Etxegarairi eta lehen aldiz atzeko koadroetan ari den Aldairi. Honela, jokatutako bi partidetatik bi irabazita, finalerdietarako txartela eskuratu dute Zabaletak eta Galeanok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun