A-15 errepidea itxiko dute lau gauez jarraian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 09:00

Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, Nafarroatik Gipuzkoarantz doazenek errepide zaharretik joan beharko dute Tolosara.

Maiatzaren 20tik 24ra,  gauez itxiko dute Leitzarango autobidea, 22:00etatik 06:00etara. Tunelen barruan konpoketa batzuk egin behar dituzte eta trafikoa guztiz eten behar dute horretarako. Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean,  Sorabillako lotunean.

Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun