Maskulinitate ereduen hausnarketa egin nahi duten gaztetxoei egin diete gonbidapena. Zer da ligoteo sanoa?, zein erreferente ditugu?, zer ari da aldatzen mutil gazteontzat? galderei erantzuten saiatuko dira.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Goizuetako Emakume Taldeak 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute. Mutil gazteen harremanak, ereduak eta aldaketak izanen dituzte hizpide. Tifanitxon eginen dute tailerra 17:00etatik 19:00etara eta Ageda Blascok eta Aitor Narbartek gidatuko dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute maiatzaren 22a baino lehen 948 51 08 40 telefonora deituta.
Maskulinitate ereduen hausnarketa egin nahi duten gaztetxoei egin diete gonbidapena. Zer da ligoteo sanoa?, zein erreferente ditugu?, zer ari da aldatzen mutil gazteontzat? galderei erantzuten saiatuko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.