Goizuetako Talo Eguneko erakusketa osatzeko argazkiak biltzen ari dira

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 15:00

Taloaren historia azaltzeko erakusketa osatu nahi dute.

Ekainaren 8an Goizuetan egitekoa dute Mendialdeko Azoka Ibiltaria. Talo Eguna ere antolatu dute egun berean eta taloaren historia azaltzeko erakusketa bat osatu nahi dute: tresneriarekin, argazkiekin eta hainbat testurekin. Erakusketan jartzeko argazki bila dabiltzala jakinarazi dute antolatzaileek. Artasoroak ageri diren argazkiak, arbasoak taloak erretzen edo artoa kirkiltzen... ageri direnak etxean izan eta erakusketan jarri nahi izanez gero, goizuetakoturismoa@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun