Bestak 2024

Plazaola aldizkarirako azalak eta idatziak aurkezteko epea ireki du Aurrera Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 17:30

Ekainaren 30era arte jasoko dituzte proposamenak

Plazaola aldizkaria prestatzen hasi da Aurrera Elkartea eta herritarren idazlanak biltzeko epea ireki eta azal lehiaketa martxan jarri du. Azal lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aurrera elkartean edo Maimur liburu dendan aurkeztu beharko dituzte lanak. Bere idazlanak aldizkarian agertzea nahi dutenek, berriz, aurrerake@hotmail.com helbidera bidal ditzakete berain idatziak, ipuinak, kontakizunak, kexak, komikiak, olerkiak... Batean zein bestean ekainaren 30a izanen da lanak aurkezteko azken eguna.

Azal lehiaketa

16 urtetik beherakoek Plazaola-Leitzako aldizkaria-44. zenbakia testua jarri beharko dute eta 16 urtetik gorakoek Leitza 2024-Tiburtzio Donearen Pestak-44. zenbakia. Gutxienez A3 neurrian eginak izan beharko dute eta ekainaren 30a baino lehen Aurrera elkartean edo Maimur liburu dendan aurkeztu beharko dituzte.

Irabazleak bozketa publiko bidez aukeratuko dituzte eta aurrerago zehaztuko dituzte bozketa lekua eta egunak.

Edukiak

Pestetako programarekin batera, Plazaola aldizkaria prestatzen ere hasia da Aurrera elkartea, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. «Idatziak, ipuinak, kontakizunak, kexak, komikiak, okerkiak, kezkak...» denetarik bildu nahi dituzte. Idazlanak aurrerake@hotmail.com helbidera bidali behar dira ekainaren 30a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun