Emakumeei zuzendutako tailerra izanen da eta maiatzaren 17an, ostiralean, eskainiko dute Leitzako kiroldegian 09:30etik 11:30era. Helburua jarrera-higienea zaintzea eta zoru pelbikoaren osasuna bultzatzea izanen da, etorkizunean disfuntzioak izateko aukera murrizteko. Gaur da izena emateko azken eguna. Interesa dutenek 948 51 07 19ra deitu edo mezua bidal dezakete 623 26 65 82ra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.