Bestak 2024

Leitzako pestetako txupinazoa botatzeko hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 13:30

Maiatzaren 26ra arte bilduko dituzte proposamenak.

Leitzako santiburtzioei hasiera emateaz ardura litekeen pertsona edo eragilea proposatzeko aukera eman diete herritarrei.  Maiatzaren 26ra arte jasoko dituzte proposamenak, galdetegi honen bidez. Hautagaitzak aurkezterakoan norbere izen-abizenak eta proposamenaren arrazoiak aurkeztu beharko dituzte. 

Herritarrek aurkeztutako hautagai guztien artetik hiru aukeratuko ditu Pesta Batzordeak eta, berriz ere, herritarrek izanen dute hitza. Hamasei urtetik gorako herritarrek, bata ala besteari botoa emanez, aukeratuko dute nork botako duen aurtengo txupinazoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun