Asteburuan Bilbon jokatu dute Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa. 38 txistularik parte hartu dute eta tartean izan dira eskualdeko ordezkariak. Ez dira esku hutsik bueltatu: Lehenengo kategoriako bigarren saria lortu du Mikel Alzate Córdoba baztandarrak eta hirugarrena guraso baztandarrak dituen Jone Imbuluzqueta Arroabarren orkoiendarrak. Bigarren kategoriako txapelduna guraso baztandarrak dituen Izar Imbuluzqueta Arroabarren orkoiendarra izan zen eta hirugarren saria Aitor Ripa Eritze baztandarrak lortu zuen. Hirugarren kategoriako txapelduna, berriz, Leire Retegi Fernandez leitzarra izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.