Asteburuko filmekin emanen diete bukaera Leitzako Herri Aretoko zinema denboraldiari

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 15a, 18:00

Rosalie filma ikusteko aukera izanen da asteburuan 19:30ean.

Maiatzaren 18an eta 19an, zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretoan. Godzilla y Kong: El nuevo imperio filma emanen dute 17:00etan; larunbatean jatorrizko bertsioan azpitituluekin eta igandean gaztelaniaz. Iluntzean, 19:30ean, Rosalie filma ikusteko aukera izanen dute. Emanaldietarako sarrerak internet bidez edo leihatilan eskura daitezke saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun