Udaberrian, Letrak kalera ekimena jarri zuten martxan Leitzako hainbat idazle eta herritarrek. Literaturaren bueltan txirrinta sortzea zen asmoa eta literatura kalera ateratzeko bidea topatzea. Horretarako, kanpoko idazleen lanak hartu beharrean, herriko idazleei tokia egitea erabaki zuten. Herriko hogei egileren idazlanak ikusgai egon dira herriko komertzioetan. Orain, guztiak bildu eta Aieneko garbilekuan jarriko dituzte. Erakusketa maiatzaren 17tik 26ra egonen da ikusgai, astez, 18:00etatik 19:00etara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.