Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, artzain batek zer bizi duen eta horrek nola zeharkatzen duen bildu du idazleak liburuan. Eguneroko batean jaso du Josebe Blancok artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago liburuan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea…