Erantzunak «behin betikoa» behar zuela salatu dute: «pediatra lanaldi osoan eta bete beharreko zerbitzu eta eginkizunekin behar genuen». Horregatik, iragarritako neurria, «berandu heldu den partxe bat» dela uste dute: «orain jarri behar duten partxe hau ilbeltzean, Leitzako pediatra faltatu zen momentutik, jarri beharreko neurria zen. Horretan ari diren politikoak ez dira gai izan lehendabiziko momentutik, astean bitan, guztira sei orduz pediatra bidaltzeko? Ez zaie halakorik okurritu lehenago? Mesedez, utzi adarra jotzeari».
«Esperientziak esaten digu behin-behinekoa behin betiko bihurtzen dela. Eta ez gaude prest horretarako».
Beldurra ere badutela aitortu dute: «beldurra dugu konformatuko ote garen. Edo konformatuaraziko ote gaituzten. 'Behintzat bi egunetan joaten da' esanen ote diguten. 'Ezer baino hobe izanen da, ez?'». Osasun Departamentuak iragarritako neurriarekin «urak lasaitzea» bilatzen dutenaren susmoa ere badute: «jendea isilarazi; zarata asko egin dugu eta... ». Horrek dakarren arriskuarekin: «esperientziak esaten digu behin-behinekoa behin betiko bihurtzen dela. Eta ez gaude prest horretarako».
Goizueta eta Lekunberriko Osasun Etxeetan zer gertatuko ote den ere galdetu dute, Leitzako pediatra zelako bertan zerbitzua ematen zuena: «eskualdeko arazoa da edo eskeintzen den plazarena da? Ze irtenbide eman zaie bi herri horiei? Epe motzean momentuz batere ez, luzean?».
Zer hobetu eta eskatu badela ikusita, lanean jarraituko dutela iragarri dute.