Udaberriko janari bilketa eginen dute aste honetan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 14a, 14:30

Maiatzaren 14tik 18ra eginen dute bilketa.

Nafarroako Elikagaien Bankuak martxan jarritako udaberriko bilketarekin bat egin dute Goizuetan. Maiatzaren 14tik 18ra Xalto Eskolan, Lubinen eta Zubidendan jasoko dituzte elikagaiak.  Maiatzaren 18an herrian egitekoa duten Goizutrail lasterketa ere baliatuko dute bilketa egiteko eta boluntarioak plazan egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun