Kutsidazu bidea Ixabel antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten igande arratsaldean Areson, Berrobiko Txalo Talo konpainiaren eskutik. Udaletxeko karrapean jarri zuten oholtza eta jende ugari hurbildu zen emanaldia ikustera. Juan Martinen xelebrekeriekin nahikoa barre egin zuten ikusleek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.