Astean bitan pediatra izanen dute Leitzako Osasun Etxean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 15:07

Maiatzaren 10ean egin zuten azkenekoz elkarretaratzea Leitzan.

Leitzako Udalak TTIPI-TTAPAri jakinarazi dionez, maiatzaren 16tik aurrera pediatra zerbitzua izanen dute astean bitan Leitzako Osasun Etxean. Astearte eta ostegunetan, hiru orduz, 09:00etatik 12:00etara, eskainiko du zerbitzua Iruñeko San Martin Osasun Etxetik etorriko den pediatrak. Dena den, Osasun Departamentuak hartutako neurria epe motzeko irtenbidea dela uste du Leitzako Udalak eta behin betiko irtenbide bat lortzeko beharrezko urratsak emateko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun