Pediatra behar dutela eskatu dute beste behin ere Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 12:30

Bost hilabete bete dira Leitzako Osasun Etxean pediatria zerbitzua bertan behera gelditu zenetik. 600 haur eta gaztetxori eragiten die egoerak eta ehunka erreklamazio jarri eta hainbat elkarretaratze egin dituzten arren,  gurasoek ostiralean salatu zuten ez atzera eta ez aurrera segitzen zuela auziak: «gure seme alaben ongizatea bermatu eta Nafarroako Gobernuak arazo potolo honi irtenbidea ematea beharrezkoa da». Aldarrikapen horiexek kalera atera zituzten maiatzaren 10ean eta elkarretaratzeak egin zituzten Leitzan eta Goizuetan. Leitzan erabilitako pankartetan ez zen kolorerik falta, haurrak izan ziren pankarta koloretsuak margotu zituztenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun