Zaintzaren inguruan lanean ari diren Mendialdeko eragileak bildu dira Leitzako Mimukai Zentroan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 15:30

Mendialdean zaintzaren inguruan garatzen ari diren proiektu desberdinek bat egin dute maiatzaren 9an Leitzako Mimukai zentroan. Cederna Garalurreko teknikariek, Mimukai eta Cederna Garalurreko ekintzailetzarako programak baliatuta antolatu dute hitzordua elkar ezagutu eta elkarren artean sarea osatzen joateko. Zaindu Leitzaldea, A tu lado, Okille eta Pauma elkarteetako ordezkariak eta Leitza, Arano, Areso eta Goizuetako, Ultzamaldeko eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako teknikariak izan dira bertan. Lan saioaren bukaeran Zaindu Leitzaldeako kideek prestatutako mokadutxoaz gozatu ahal izan dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun