Sinopsia
Emakume bat eroetxe bateko gela batean dago bakarrik, aulki batean eserita eta kameraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere istorioa azalduko du. Horrela, hainbat gai azaleratuko dira, esate baterako, sexualitatea, bortizkeria, klasismoa eta feminismoa.