Leitzako jubilatuen bazkarian omenaldietarako tartea ere hartu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 11:30

Leitzako jubilatuen elkarteko kideek urteroko bazkaria egin zuten maiatzaren 5ean. Giro ederra izan zuten bazkarian eta elkarteko 90 kide inguru bildu zirela baliatuta, omenaldietarako tartea ere hartu zuten. 85 urte bete dituzten herritarrak eta urrezko ezteiak bete dituzten senar-emazteak omendu zituzten eta herriaren alde egiten duten lana eskertzeko, Leitzako suhiltzaile boluntarioei eta LHL Erronkako kideei oroigarri bana eman zieten.

85 urte bete dituzten kideak:
  • Elias Alzuarte Astiz
  • Margari Zabaleta Zabaleta
  • Mari Cruz Zabaleta Gogorza
Urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak:
  • Juan Bautista Ariztimuño Kanflanka eta Arantxa Zubillaga Mariezkurrena
  • Bitoriano Iparragirre Lukanbio eta Maria Luisa Baleztena Apezetxea
  • Jose Maria Bengoetxea Mariezkurrena eta Arantxa Perurena Sukunza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun