Umorea nagusi
Joxean Sagastibeltzak 1994an argitaratutako eleberri laburra du oinarrian antzezlanak. 1978ko uztailean Juan Martin, donostiar gaztea, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: baserriko egunerokotasunari eta hizkuntza arazoei egin beharko die aurre.
Aldez aurretik ere, emanaldia eskaini izan dute herrian Txalo Talo Antzerki Taldekoek. Azkenekoz pasa den urteko irailean eta txiki gelditu zen udaletxeko batzar aretoa. Hori aurreikusita, emanaldia udaletxeko karrapean egitea erabaki dute oraingoan.