Maiatzaren 10ean, ostiralean, ipar martxako tailerra eskainiko dute Leitzako kiroldegian 16:30etik 18:30era. Doako tailerra izanen da eta emakumeei zuzendutakoa. Izena emateko 948 51 07 19 zenbakira deitu edo 623 26 65 82 zenbakira mezu bat bidali behar da. Tailerra ibilkeraren jarrera eta patroia, indarra eta erresistentzia kardiobaskularra eta oreka eta koordinazioa hobetzera bideratuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.