Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia kaleratu du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 18:30

Maiatzaren 10era arte izanen dute eskaerak aurkezteko epea.

Udako denboraldian Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia egin dute. Interesa dutenek kiroldegian aurkeztu beharko dituzte proposamenak maiatzaren 10a baino lehen. Eskaintza bat baino gehiago egonen balego, aukeraketa egiteko eskainitako zerbitzuak baloratuko lituzketela azaldu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun