Kantuan eta kantuaz gozatzen. Halaxe ari da ospatzen 50. urteurrena Leitzako Jeiki abesbatza. Urteurreneko ospakizunen baitan, Iruñeko Orfeoiaren kontzertua antolatu zuten maiatzaren 4rako. Eliza jendez bete zen eta ikusleek gozatu ederra hartu zuten eskaini zuten errepertorio zabalerakin. Hainbat ezusteko izan ziren emanaldiaren baitan: Leitzako txistulariek parte hartu zuten, Dabid Azurza konponsatzaileak eta Jexux Mari Iturralde idazleak harriaren bueltan osatu duten obra estreinatu zuten eta harrizko txalaparta ere jo zuten. Emanaldia bukatzeko, Leitzako Jeiki abesbatzako kideak eta Iruñeko Orfeoikoak elkarrekin aritu ziren kantuan, Igor Ijurkok eta Vinaixa Gartziak zuzenduta. Argazkiak: Dabid Azurza eta Eneritz Iraola
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.