'Petare: Miren Egigurenen puskak' liburua hizketagai izanen dute asteazkenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 11:00

Hilabetero biltzen da Leitzako Irakurle Taldea eta urteko bi hitzordutan gonbidatu bereziak izan ohi dituzte.

Hilabeteroko hitzorduekin segitzen dute Leitzako Irakurle Taldeko kideek eta hurrengo juntadizoa asteazkenean, maiatzaren 8an, egitekoa dute 18:30ean liburutegian. Petare: Miren Egigurenen puskak izeneko liburua izan da hilabete honetako irakurgaia eta irakurleek taldean elkarbanatuko dituzte liburua irakurtzerakoan egin dituzten gogoetak. Gainera, hilabete honetako bilera berezia izanen da: Miren Egiguren liburuko protagonistak berak ere parte hartuko duelako solasaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun