Eskolan egin beharreko lanak esleitu ditu Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 11:00

Inguratzaile termikoa jarri behar dute eskolako eta jangelako eraikinean.

Eskolako eta jangelako eraikinean inguratzaile termikoa jartzeko proiektua aurrera doa. Berriki esleitu dituzte lanak eta Iruñeko IZ4 enpresa arduratuko da. Hogei asteko epea izanen dute lanak bukatzeko. Eraikinean inguratzaile termikoa jarrita gasaren premia gutxitu eta energia kostua gutxienez %30 aurreztea aurreikusten dute. 

Proiektuak 266.555 euroko kostua du eta hori finantzatzeko 194.435 euroko dirulaguntza eskuratu du dagoeneko udalak. Momentuz, 68.000 euroko kostua izanen luke udalarentzat. Dena den, Hezkuntza Departamentuan dirulaguntza eskaera egiteko asmoa dutela argitu du Unai Miranda alkateak eta hori onartuko balute, obra ia ehuneko ehunean finantzatuta egonen litzateke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun