Bestak 2024

Leitzako festetako Gazte Eguna antolatzeko bilera eginen dute ostiralean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 15:00

2023ko Gazte Egunean ateratako taldeko argazkia.

Abuztuaren 14an ospatuko dute Leitzako Gazte Eguna eta egitarauari forma ematen hasteko, bilera eginen dute maiatzaren 3an 17:30ean Atekabeltzen. Bilera irekia izanen da eta denak ongi etorriak izanen direla azpimarratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun