Gozain, Urdallu eta Artikutza lotuko dituzte maiatzaren 4an eginen duten ibilaldian. Herriko plazatik abiatuko dira 08:00etan eta Arriurdinetatik Gozain aldera joko dute. Handik Urdallura igo eta Artikutzan barna, Unalbidera joanen dira Arriurdinetara bueltatzeko. Bost ordu eta erdi inguruko itzulia izanen da eta 13:30erako bukatzea aurreikusten dute. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta jakinarazi dute Arriurdinetara joateko autoak eramateko boluntarioak beharko direla.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.