Gosaldu gurekin kanpaina jarri du martxan Leitzako Kaxkabeltza elkarteak. Maiatzaren 2tik 12ra arte elkarteko kide diren komertzioetan erosketak egiten dituztenek bi lagunentzako gosaria irabaz dezakete. Hamabost pertsonek eskuratuko dute saria eta, denera, hogeita hamar gosari banatuko dituzte Musunzaren, Ogi berrin edo Zortzikon gozatzeko. Zozketa maiatzaren 13an, astelehenean, eginen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.