Apirilaren 13an egin zuten Leitzako Herri Krosaren 42. edizioa. Duela lau urte antolatu zuten azkenekoz proba eta itzulera honetan, garai bateko krosaren oinarrietara bueltatu nahi izan dute. Hala, garai bateko ibilbidea berreskuratu dute eta leitzarrek, taldeka parte hartuta, axuri bat irabazteko aukera ere izan dute.
Benjaminek, eman zieten hasiera lasterketari, 16:30ean, eta 800 metroko ibilbidea osatu zuten. Ttikienen izen emate datu zehatzik eskura ez duten arren, antolatzaileek aipatu dute nabarmen gora egin zuela parte hartzaile kopuruak. 17:00etan gaztetxoek hartu zuten lekukoa eta maila honetan ere azken urteetan baino korrikalari gehiago bildu ziren. Denera, 67 gaztetxo izan ziren 2.500 metroko lasterketa osatu zutenak. Maila absolutuan 143 korrikalarik parte hartu zuten.
Axuria jokoan
Axuria irabazteko aukera emanez, erronka ere luzatu zieten leitzarrei. Sei laguneko taldea osatu behar zuten, mistoa eta taldekide guztiek froga bukatu eta hiruk denbora muga zuten: 50 minutu, 10 km egin zituztenek eta 25 minutu, 5 kilometro egin zituztenek. Sei taldek eman zuten izena erronkan eta denek lortu zuten axuria.
SAILKAPENAK:
BENJAMINAK
Mutilak
1. Enaitz Bengoetxea
2. Ibai Irazoki
- Lehenengo leitzarra: Enaitz Bengoetxea
Neskak
1. Arene Ibarguren
2. Maialen Perurena
- Lehenengo leitzarra: Maialen Perurena
GAZTETXOAK
Mutilak
1. Joanes Zuriarrain
2. Iker Zestau
- Lehenengo leitzarra: Iker Zestau
Neskak
1. Naroa Lasarte
2. June Urkiola
- Leitzarra: Naroa Lasarte
ABSOLUTA
(10 Km)
Mutilak
1- Aitor Etxeberria Mugica
2- Asier Mujica Gonzalez
- Lehenengo leitzarra: Iker Zubillaga
Neskak
1- Eguzkiñe Zabaleta Caballero
2- Lierni Zinkunegi Saizar
- Lehenengo leitzarra: Haizea Liju Azpiroz
(5KM)
Mutilak
1- Josu Elola Azurmendi
2- Fernando Irazoki Ezkurdia
- Lehenengo leitzarra: Fernando Irazoki
Neskak
1- Eneritz Iraola Eskisabel
2- Jone Galan Monfort
- Lehenengo leitzarra: Naroa Erbiti Goienetxe