Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Larraungo eta Araxesko pilota elkarteek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako bosgarren pilota txapelketa azken txanpan sartu da eta gaurtik hasita jokatuko dituzte hainbat kategorietako finalerdiak. Apirilaren 18an, ostegunean 19:30ean hasita jokatuko dute Goizuetan nagusien lehen mailako lehen finalerdia, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, Aurrera Tolosako Amianoren eta Behar Zanako Urruzolaren kontra. Beste finalerdiak igandean jokatuko dituzte Leitzan eta Lekunberrin.
FINALERDIAK
Goizuetan, ostegunean 19:30ean
Nagusien lehen maila
- Amiano (Aurrera Tolosa) eta Urruzola (Behar Zana) – Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea (Umore Ona)
Leitzan, igandean 10:30ean
Kadeteen lehen maila
- Bidart (Aurrera) eta Otamendi (Larraun) – Sagardui (Umore Ona) eta Zubillaga (Aurrera)
Gazteen lehen maila
- Eguzkiza eta Navarro (Larraun) – Sagastibeltza (Aurrera) eta Telletxea (Larraun)
Nagusien lehen maila
- Arribillaga eta Peñalver (Lagunak) – Goikoetxea (Aurrera) eta Odriozola (Eple)
Lekunberrin, igandean 10:00etan
Kadeteen lehen maila
- Baleztena eta Alkorta (Aurrera) – Esain eta Iriarte (Atarrabia)
Gazteen lehen maila
- Goikoetxea eta Galarza (Larraun) – Nazabal (Larraun) eta Elizegi (Umore Ona)
Nagusien bigarren maila
- Olasagasti (Behar Zana) eta Altuna (Hernani) – Oiarbide eta Mujika (Intxurre)
- Iriarte (Larraun) eta Oreja (Araxes) – Mariezkurrena eta Olaz (Beti Onak)