Iturriaga leitzarra ere ez da Adosen finalerako sailkatu

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 15a, 14:00
Iturriaga (argazkian pilota altxatzen saiatzen) eta Orbegozo saiatu ziren, baina Barrokal eta Agirre gehiago izan ziren Biarritzen.

Biarritzen larunbatean jokatutako bigarren finalerdian, Orbegozorekin batera 10-22 galdu zuen Barrokal eta Agirreren kontra

Ados pilota txapelketako finala jokatuko dute apirilaren 20an Antzuolan eta bertan ez da Leitzako pilotaririk izanen. Joan den astean Goiuri Zabaletak galdu zuen bere finalerdia eta larunbat honetan Biarritzen, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Oihana Orbegozok 10-22 galdu zuten Maddi Barrokal eta Naroa Agirreren kontra.

Partida hasiera berdindua izan bazen, azkenean gazteak gailendu zitzaizkien beteranoei. Gisa honetara, Antzuolan hilaren 20an jokatuko den finalean ez da eskualdeko pilotaririk izanen: Ruiz de Infante eta Galeano, Barrokal eta Agirreren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun