Sinopsia
Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, denbora biren artean sortutako mundu batean murgilduta sentitzea. Elkarri laguntzea. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Erortzen hasi diren zatiak; eusten hasi diren beste batzuk. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak, kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra azaleratzen dira. Erortzen utzi. Kontrol-nahia. Oreka, ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.